Lau lagun hauek hartu dute parte BERRIAren mahai inguruan:
Teresa Toda (Nazio Eztabaidaguneko kide ohia)
Egin-en, kazetari ez ezik, zuzendariorde izan zen Teresa Toda (Brasil, 1950), eta 18/98 auzia dela-eta sei urtean preso egon zen, ETArekin lotuta (2013an atera zen libre). 2000ko hamarkadan Nazio Eztabaidagunean aritu zen. Gaur egun, Sare plataforman dabil.
Jesus Loza (Buesa fundazioko patronatuko kidea)
2001-2012 artean Eusko Legebiltzarreko kide izan zen Jesus Loza (Gasteiz, 1952) , PSE-EEtik, eta 2012an, Jaurlaritzaren Bizikidetza mandatari. Fernando Buesa fundazioko presidenteorde izana da (2001-2012); gaur egun, hango patronatukidea da.
Fabian Laespada (Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide ohia)
Gesto Por la Paz-Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide eta urteetan bozeramailea izan zen Fabian Laespada (Bilbo, 1962). Deustuko unibertsitateko irakaslea da. 2013an bukatu zen BAK, ETAk jarduera armatua utzi ostean.
Paul Rios (Lokarriko koordinatzailea)
Elkarri-n parte hartu zuen Paul Riosek (Getxo, 1974), hasieratik (1992) izan ez bazen ere. 2006an sortu zuten Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarea, eta hastapenetik izan da Rios haren bozeramaile eta koordinatzailea.