Politika

Mahai kopurua barik "lurralde eta ideia bazterketarik gabeko elkarrizketa" abiatzea da garrantzitsua Batasunaren ustez

Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak agertu duenez, alderdien mahaiaren inguruan gauzatuko den elkarrizketa eta lor daitekeen akordioa dira garrantzitsuak, eta ez eratu beharreko mahai kopurua. "Lurralde eta ideia bazterketari gabeko elkarrizketa" dutela lehentasun nabarmendu du, eta ezinbestekoa dela lehenbailehen abiatzea.

2006ko abuztuaren 14a
17:52
Entzun
"Gakoa ez da elkarrizketa mahai bakarraren, biren, hiruren edo zazpiren inguruan gauzatzen den, baizik eta lan hori lurralde eta ideia bazterketarik gabe aurrera eramatea. Herrialde honetako herritar bakar bat er eezin da akordiotik kanpo geratu, ez bere ideingatik, ez bere jatorriagatik", agertu du.

Ondorioz, mahai kopurua ez dela garrantzitsua nabarmendu du, baizik eta mahaien bidez gauzatuko den elkarrizketa bazterketarik gabekoa izatea.

Nolanahi ere, Barrenak beste zenbait alderdi abertzale kritikatu ditu, izenik eman gabe, bere iduriko Euskal Herriaren egungo banaketa instituzionala ontzat ematen dutelako, eta konponbiderako elkarrizketaren oinarritzat hartzen dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.