Adituen arabera, saio polita izan zen atzokoa, eta zerbait nabarmentzekotan, Lujanbio txapeldunak eta Martin txapeldunordeak buruz buru jokatutako azken txanpa azpimarratu zuten.
Artaleku kiroldegia leporaino bete zuten bertsozaleek ere gustura jarraitu zuten saioa, eta hainbat une hunkigarri izan ziren. Besteak beste, hainbat urtez bertso-eskolan maisu izandako Juanjo Uriak Lujanbiori txapela jantzi zion unea. Halaber, txalo zaparrada beroz hartu zuen Artalekuko jendetzak Lujanbioren agurreko bertsoa: emakumeei eskaini zien hernaniarrak lortu berri zuen garaipena.
Honela kantatu zuen:
"Txirrita ez baina orain neretzat kolpeak ta igurtziak/
hainbat jasoko ez dituztenei, muxuak ta goraintziak/
muxuak bertso-eskolakoei, Juanjo Urian bitxiak/
honen zati bat ere badute lagun minek ta etxiak/
baina behin behar ta omendu behar gaur emakume guztiak/
ta bereziki zernahi bidetan aritu ziren gutxiak/
gizarte honek beren ametsen erdibidean utziak".
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Maialen Lujanbiok emakumeei eskaini zien txapela
Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra da Gipuzkoako txapeldun berria. Irungo Artaleku kiroldegian jokatu zen atzo finala, eta Lujanbiok txapela janzteaz gain, Jon Martin gazte oiartzuarrak lortu zuen txapeldunordetza, hasiera batean, zaleen ustez, hura baino faboritoago ziren Aitor Mendiluzeri eta Jon Maiari aurrea hartuz. Hain justu, hirugarren eta laugarren lekuan sailkatu ziren, hurrenez hurren, Mendiluze eta Maia. Emakumeei eskaini zien Lujanbiok eskuratu berri zuen txapela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu