Atxiloketa

Maiana Mendiburu atxilotu dute Senperen

Askatasunaren arabera, 27 urteko gaztearen etxea miatzen jarraitzen du oraindik Frantziako Poliziak. Le Vert epaileak eman du atxilotzeko agindua, ETArekin zerikusia izatea egotzita.

2007ko otsailaren 27a
17:08
Entzun
Askatasunak Maiana Mendibururen atxiloketaren berri eman du eta, agertu duenez, goizeko seietan atzeman du Frantziako Poliziak, Senperen (Lapurdi), bere etxean. 27 urte ditu Mendiburuk eta Frantziako Polizia haren etxea miatzen ari da.

Operazioa Laurence le Vert frantziar epaileak agindu du, eta gaztearen gurasoak gaur arratsaldean deklaratzera deitu dituzte.

Atxiloketa salatzeko elkarretaratzea antolatu du gaur Askatasunak, 19:00etan Senperen, Baionako bidegurutzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.