Maiatzaren 15ean eginen dute Azkarateren auzia

Paueko Auzitegiak, estradizio eskaera ez duenez oraindik ukana, atzeratu du Manu Azkarateren auzia

Ziburun elkarretaratzea egin zuten hilaren 7an. BOB EDME.
Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Maiatzaren 15era atzeratu du Paueko Auzitegiak Manu Azkarate preso ohi tolosarraren aurkako auzia. Hain zuzen, estradizio eskaera formalizatu zain daude, Santiana Cachenaut abokatuak BERRIAri zehaztu dionez.

Atzo iragan beharra zen auzia Pauen. Baina, estradizio eskae-rarik ez dutenez oraindik jaso, atzeratu egin zuten. Anartean, kontrol judizialpean aske geratuko da Azkarate. Ostegunean atxilotu zuten, Ziburun (Lapurdi) duen etxean. Egunean bertan pasatu zen Paueko Auzitegiko epailearen aitzinetik, eta hark arratsaldean bertan aske utzi zuen. 2004az geroz, kontrol judizialarekin bizi da, eta, atxiloketa egunean hainbat komunikabidek zehaztu zutenez, baldintza guztiak ez errespetatu izana le-poratzen dio Espainiako Justiziak.

Hesteetako eritasun larri bat du Azkaratek, eta gaixotasun larri eta sendaezina izaki, 2004ko ekainean aske utzi zuten, kontrol judizialarekin.

1986an preso sarturik

Lehen aldikoz, 1986an kartzelatu zuten, eta 1992ko abenduan aske utzi zuten, baldintzapean, gaixotasun larria zuela eta. 2004an aske uzteko erabakia baliogabetu zioten, eta preso sartu berriro. Gose, egarri eta medikazio greba eginez besteak beste, borroka luze eta gogorra eraman zuen orduan, eta bost hilabete preso pasatu ondoan atera zen kalera. Herritar eta eragile andana mobilizatu zen orduan, Azkarate kalera zezaten exijitzeko. 2004ko ekainean aske utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.