AUZITEGIAK

Maiatzaren 17tik aurrera epaituko dituzte bederatzi lagun, Ekineko kide izatea egotzita

2010eko irailean atxilotu zituzten. 9 eta 14 urte artekoak dira zigor eskariak.

2010eko irailaren 14an atxilotu zituzten auzipetuak. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 21a
14:24
Entzun

Maiatzaren 17tik ekainaren 2ra bitartean epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi lagun: Eneko Compains, Joxe Aldasoro, Aniaiz Ariznabarreta, Rosa Iriarte, Egoitz Garmendia, Sandra Barrenetxea, Urko Aierbe, Ugaitz Elizaran eta Erika Bilbao.

"Beste behin ere, auziopetuok gure atxiloketa, tortura, espetxeraketa eta, orain, epaituak izatea salatzen dugu. Euskal Herriaren aldeko gure militantzia politikoa zigortzea helburu besterik ez duen prozesua da honakoa", kritikatu dute auzipetuek.

Adierazi dute auzipetuen aurkako frogak tortura bidez lortutako inkulpazioetan oinarritzen direla: "Hor dute abiapuntua, eta fiskalaren eta akusazio partikularren salaketek logika anker horri jarraitzen diote gure aurkako zigorra eskatzeko. Horregatik, goitik behera ukatzen ditugu salaketa horiek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.