EUSKAL PRESOAK

Maiatzaren 18an herri guztietan mobilizazioak egitera deitu du Herrira-k

Baionako eta Bilboko manifestazioetan bildutako jendetza Euskal Herriko plaza guztietara zabaldu nahi duela adierazi du mugimenduak.

2013ko martxoaren 23a
20:01
Entzun

Maiatzaren 18rako herriz herri euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak egitera deitu du Herrira mugimenduak. Agerraldi bat egin du gaur, Bilbon, eta bertan azaldu du "plaza guztietara" zabaldu nahi dutela Bilbon urtarrilaren 12an eta Baionan iazko azaroaren 10ean presoen alde eginiko manifestazioetan batu zen jendetza.

Ibon Meñikak eta Estitxu Garaik hitz egin dute agerraldian. Azaldu dute Bilbon eta Baionan erabilitako lelo bera izango dela maiatzaren 18ko protestetakoa —Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira— eta mobilizazio horiek Herrira-ko 200 herri plataformak baino gehiagok antolatuko dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.