Euskal presoak

Maiatzaren 18an plazara irtetera deitu dute alderdiek ere

Euskal presoen aurkako "salbuespen neurriak" bertan behera uzteko eskatu dute Sortuk, Eusko Alkartasunak, Aralarrek, Ezker Batua-Berdeek, Alternatibak, Gorripideak, Eusko Ekintzak eta Euskal Herriko Komunistek. 

Hodei Iruretagoiena
2013ko maiatzaren 8a
13:05
Entzun

Gizarteak euskal presoen eskubideak errespetatzeko nahia adierazi duen arren, Espainiako eta Frantziako Gobernuak "atzerantz" egiten ari direla salatu dute zortzi alderditako ordezkariek. Ainhoa Beolak adierazi du egoera horren aurrean herritarrek hartu behar dutela protagonismoa: "Jendartea osatzen dugun pertsona, sektore, eragile, alderdi, sindikatu, talde eta erakundeek badugu zer esan eta zer egin". Donostiako agerraldian izan diren ordezkarien arabera, hori izango da bidea gatazkak eragindako "ondorio guztiak" konpontzeko.

Bide horretan, espetxe politika aldatzeko eskatu diete Frantziari eta Espainiari. "Garaia da pertsona guztien oinarrizko giza eskubideak errespetatzeko", esan du Beolak. "Konponbide jokaleku" baterako urrats gisa, "premiazkotzat" jo dute gaitz larriak dituzten hamabost presoak aske uztea, sakabanaketa amaitzea eta 197/2006 doktrina bertan behera uztea. Hain zuzen, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ere doktrina hori indargabetzeko agindu zion, iazko uztailean, Espainiari.

Herriz herri, plazak betetzeko deia

Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira. Lelo horrekin bete nahi ditu Herrira mugimenduak Euskal Herri osoko plazak. Dagoeneko, 200 herritan baino gehiagotan antolatu dituzte ekitaldiak egun horretarako, eta hainbat eragileren babesa jaso dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.