EUSKARA

Maiatzaren 20an ospatuko dute Sortzen jaia, Iruñean

Iaz bezala, Antoniutti parkean antolatuko dute festa. 'Egun on' izanen da aurtengo leloa.

Sortzen elkarteko kide Aiora Epelde eta Sergio Iribarren, festaren aurkezpenean. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRES
Ion Orzaiz.
2018ko urtarrilaren 18a
14:20
Entzun

Festaren ikurra eta leloa aurkeztu ditu Sortzen-ek gaur goizean, Iruñeko Antoniuttin eginiko agerraldian. "Iazko jaiaren protagonista izan zen Ikaskilo barraskiloak lagun berria izanen du aurten: Euskarakilo barraskiloa". Hori izanen da aurtengo ikurra, "slow" eskolaren balioei euskararen aldeko aldarria gehituta. "Auzo bizi onaren eskola eta hezkuntza burujabetza, hori da gure ametsa. Eta ametsa euskaraz ere badela aldarrikatzera datoz Ikaskilo eta Euskarakilo", azaldu du Sortzen elkarteko kide Aiora Epeldek.

Iazko ereduari jarraikiz, aurtengo Sortzen jaia ez du eskola bakar batek antolatuko. "Eskola anitzetako hezkuntza komunitateko kideek antolatuko dute jaia, gurasoek gehienbat, auzolanean eta lantaldeka".

EgunOn! izanen da aurtengo leloa, eguneroko hartu-emanetan lehen hitza euskaraz esateak duen garrantzia azpimarratzeko: "Egun on, mundu guztiak eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikapen gisa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.