Maiatzaren 25era atzeratu dute Ingalaterran atxilotutako hiru euskal herritarren kontrako auzi saioa

Iñigo Albisu, Ana Lopez eta Zigor Ruizen defentsak egin du atzerapen eskaera. Lehengo astean atzeman zituzten Sheffielden, ETArekin lotura dutelakoan.

2007ko maiatzaren 1a
17:34
Entzun
Iñigo Albisu, Ana Lopez eta Zigor Ruiz ETAko ustezko kideak gaur pasatzekoak ziren Londresen Westminsterko (Ingalaterra) Auzitegian epailearen aurretik, baina haien kontrako auzi saioa maiatzaren 25era atzeratu dute. Hiruren abokatu Ben Cooperrek egin du eskaera, sei astekoa, kasuaren defentsa "hobeto" prestatzeko, eta Nicholas Evans epaileak hiru astekoa izatea erabaki du.

Maiatzaren 25era bitartean behin-behinean izango dituzte preso. Espainiak hiruren estradizio autoagindua eskatua du, eta orduan azter dezakete gaia.

Albisu, Lopez eta Ruiz euskal herritarrak joan den ostiralean atxilotu zituzten Sheffielden, Guardia Zibilak martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran ETAren Donostia komandoa-ren kontra egindako operazioarekin lotura dutelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.