Hala ere, Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu duenez, aukera bat bakarrik da eta ez dagoeneko hartuta dagoen erabaki bat. Fernandez de la Vegaren hitzetan, "su-eten iraunkorra behin betikoa" dela ziur izan arte Gobernuak ez du Parlamentuan elkarrizketa abiatzeko baimena eskatzeko agerraldia egiteko asmorik.
Fernandez de la Vegak azpimarratu duenez, ez da epeak aurreratzeko unea. Ezta ETAri armak eman ditzala eskatzeko garaia. Izan ere, Fernandez de la Vegaren hitzetan lehenik ETAk indarkeria uzteko benetako borondatea duen ala ez egiaztatu behar da. Baina era berean, baieztatu duenez bake prozesua "ongi doa" eta "ez dago kezkatzeko arrazoirik".
Su-etena
Maiatzaren amaieran, Nazioaren Egoeraren gaineko Eztabaidarekin batera, eska dezake Zapaterok ETArekin elkarrizketa hasteko baimena Espainiako Kongresuan
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak gaur iragarri duenez, maiatza bukaeran egingo da Espainiako Kongresuan Nazioaren Egoeraren gaineko eztabaida. Ordurako, Segurtasun Indarrek ETAren su-etena baieztatzen badute agian egun horretan bertan eska diezaioke Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presindeteak Kongresuari ETArekin elkarrizketa abiatzeko baimena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu