Maiorga Ramirez izango da datozen lau urteetan ere Nafarroako EAko burua, hala izendatu baitute gaur herrialdeko militanteek. 2003tik izan da Nafarroako EAko lehendakari, eta hemendik aurrera lurraldeko idazkari izango da -EAk azkeneko Kongresutik kendu egin du presidente kargua-. Aurtengo ekainetik, gainera, EAko bozeramailea ere bada Ramirez.
Halaber, Nafarroa Bai koalizioko (EA, Aralar, EAJ, Batzarre) parlamentarioa da Nafarroako Legebiltzarrean, eta 2011ko foru hauteskundeetarako koalizioa indartzeko xedea duela adierazi du gaur Ramirezek, herrialdean "benetako aldaketa" gertatzeko.
Hamazazpi urte zituela sartu zen Eusko Alkartasunan. Tafallakoa da (Nafarroa), eta 1976an sortu zen.
EAk bihar ospatuko du aurtengo Alkartasun Eguna, Iruñean -Labrit pilotalekua, 12:00-, eta Ramirezek berak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiak hitz egingo dute ekitaldian.
politika
Maiorga Ramirez hautatu dute berriro Nafarroako EAko buru
Duela sei urtetik hura izan da herrialdeko lehendakari; orain lurraldeko idazkari izango da. Nafarroan "benetako aldaketa" gertatzeko helburua duela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu