Marine Le Pen eskuin muturreko FN alderdiko presidenteak Frantxua Maitia PSeko Akitaniako kontseilariaren aurkako salaketa ezarri du auzitegian eta Frantziako Konstituzio Kontseiluan. Eskutitz batean, Maitiak hitz gogorrak ukan zituen Jean Lassalle MoDem alderdiko diputatu zentristaren jarrera salatzeko. Izan ere, Lassallek onartu zuen bere alderdiko kargudunek izenpedura ematea FNren hautagaitza aurkeztu ahal izateko Frantziako presidentetzara. Maitiak erran zuen onartezina zela babes hori eta «marra gorria» gainditzen zuela Lassallek.
Le Penek uste du berdintasun eskubidea urratu dela.
Maitiaren aurkako salaketa jarri du Marine Le Pen FNko buruak
Maitiak erran zuen eskuin muturreko hautagaien zerrendei laguntza ematea marra gorria gainditzea zela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu