Maixabel Lasaren agerraldia eskatu du EAk, biktimen txostena aurkez dezan

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko urriaren 20a
00:00
Entzun
Arrazoi politikoek eragindako indarkeriaren biktimei buruzko txostena egiteko agindu zion Eusko Legebiltzarrak Maixabel Lasari, Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendariari. Ekainean agortu zitzaion hura aurkezteko epea, eta, ez duenez aurkeztu, Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak haren berehalako agerraldia eskatu du. Txostena egiteko zein irizpide erabili dituen azaltzeko eskatu du agerraldia. Agirrezabalak kezka du biktima batzuen eta besteen arteko ezberdintasunak egingo dituen txostenak. Poliziaren gehiegikeriak eta ultraeskuindarren erasoak pairatu dituztenak ere biktimatzat hartzeko eskatu du EAk, eta uste du ETAren biktimen arreta berdina merezi dutela erakundeen aldetik. Txostena ez aurkeztu izana biktimei mespretxu egitea dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.