ATLETISMOA

Makhloufik irabazi du urrea 1.500 metrokoan; kenyarrek nabarmen egin dute huts

Manzanok lortu du zilarra eta Iguiderrek brontzea. Kenyar bat azkena izan da, bestea azkenaurrekoa eta beste bat zazpigarrena. Pearsonek irabazi du 100 metro hesidunetan, olinpiar errekorra eginda. Hartinek eskuratu du urrea disko jaurtiketan.

2012ko abuztuaren 7a
17:18
Entzun

Taoufik Makhloufik (Aljeria) irabazi du urrea 1.500 metrokoan, ustekabea emanda. Leonel Manzanok (AEB) eskuratu du zilarra eta Abdalaati Iguiderrek (Maroko) brontzea.

Kenyarrak ziren faborito nagusiak, baina huts egin dute, haiek ere ezustea emanda. Podiumeko hiru postuak lortzeko faboritoak ziren eta ez dute bat bera ere lortu: Asbel Kiprob azkena izan da, Nixon Kiplimo Chepseba azkenaurrekoa eta Silas Kiplagat zazpigarrena.

Kiprob zen irabazteko hautagai nagusia. Hura zen orain arteko egungo olinpiar txapelduna  —Pekinen 19 urte besterik ez zituela irabazi zuen, Rashid Ramziri berezko txapeldunari EPO CERA topatu baitzioten—, eta iaz munduko txapelketa irabazi zuen. Finalean zeudenen artean 3.29tik beherako marka zuen bakarra zen. 

1. Taoufik Makhloufi (Aljeria). 3.34.08.
2. Leonel Manzano (AEB). 3:34.79.
3. Abdalaati Iguider (Maroko). 3:35.13.

Sailkapen osoa hemen

Altuera jauzia (G)

1. Ivan Ukhov (Errusia). 2.38 metro.
2. Erik Kynard (AEB). 2.33.
3. Mutaz Essa Barshim (Qatar). 2.29.
3. Derek Drouin (Kanada). 2.29.
3. Robert Grabarz (Erresuma Batua). 2.29.

Disko jaurtiketa (G)

1. Robert Harting (Alemania). 68,27 metro.
2. Ehsan hadadi (Iran). 68.18.
3. Gerd Kanter (Estonia). 68.03.

100 metro hesidunak (E)

1. Sally Pearson (Australia). 12.35. Olinpiar errekorra egin du.
2. Dawn Harper (AEB). 12.37.
3. Kellie Wells (AEB). 12.48.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.