Zarautz

Malekoian barna

Zarautzen ere gogor jo du itsasoak; kalte handiak eragin ditu. Bideoa: Atzo goizaldeko seiak aldera 'Urola Kostako Hitza'-k hartutako irudiak. [YouTube]http://youtu.be/Kwrufrv0oNM[/YouTube]

2014ko otsailaren 3a
09:46
Entzun

Larunbatean malekoia itxi eta beste hainbat neurri  hartu zituzten Zarautzen, baina horiek, kostaldeko gainerako lekuetan bezala, ez dira nahikoak izan, eta kalteak espero baino handiagoak izan dira jatetxe, taberna eta itsasotik gertu dauden baxuetan. Tonaka lokatz atera dute dagoeneko garbitzaileek, eta harri, adar, plastiko eta zabor ugari aterazeko dago oraindik.

Zarautz eta Zumaia lotzen dituen N-634 errepidea ere itxi behar izan dute. Arratsaldean irekiko dutela iragarri dute. Oraindik ez dute zehaztu zenbateko kalteak eragin dituen itsasoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.