Politika

Malentxo Arruabarrenak eta Andoni Erkiagak ordezkatuko dituzte EAko bi diputatuak Arabako Aldundian

Arruabarrena Kultura diputatu izango da eta Erkiaga, Ingurumen diputatu. Lorena Lopez de Lacalle eta Mikel Mintegi ordezkatuko dituzte.

2010eko abenduaren 14a
13:06
Entzun
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak gaur jakinarazi duenez, Malentxo Arruabarrena Gasteizko Udaleko zinegotziak eta Andoni Erkiaga Arabako Lanak elkarte publikokoak ordezkatuko dituzte azaroaren 26an Aldundiko gobernutik bota zituzten EAko bi diputatuak.

Arruabarrenak Lorena Lopez da Lacalle ordezkatuko du Kultura, Euskara eta Kirol sailean. Erkiagak, berriz, Mikel Mintegi ordezkatuko du Ingurumen sailean. EAko diputatuak alderdi horrek 2011ko aurrekontuei helegiteak aurkeztu ondoren bota zituen gobernutik Agirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.