euskal herria

Mallabian gizon bat hiltzea leporatzen dioten emakumeak atxilotuta jarraitzen du, epailearen aurrera eramateko zain

Ikerketa irekita dagoela jakinarazi zuen atzo Ertzaintzak. Martxoaren 9an antzeman zuten gizonaren gorpua, haren auto barruan, eta labankadak zituen lepoan eta bularrean.

2012ko martxoaren 21a
15:25
Entzun

Atzo Mallabian (Bizkaia) 68 urteko gizon bat hiltzea leporatuta atxilotu zuten emakumeak atxilotuta jarraitzen du, epailearen aurrera eramateko zain. Hala jakinarazi dio Ertzaintzak Europa Press berri agentziari.

68 urteko gizon bat hiltzea leporatzen diote, eta Poliziak jakinarazi duenaren arabera, atxilotutako emakumeak eta hildakoak elkar ezagutzen zuten. Ikerketa irekita dagoela jakinarazi zuen atzo Ertzaintzak, eta Barakaldoko (Bizkaia) etxebizitza bat arakatu zuten, auzi beraren barruan.

Martxoaren 9an antzeman zuten gizonaren gorpua, haren auto barruan, bizilagun baten deia jaso ondoren. Labankadak zituen lepoan eta bularrean, eta hasiera batean lapurreta baten ondorioa izan zitekeela esan zuen Ertzaintzak, baina ez zuen ikerketa ildorik baztertu. 68 urteko gizona Mallabiko Osma auzoko etxe batean bizi zen arren, Ermuan egiten zuen eguneroko bizitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.