Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bizkaiko herri batean —ez du jakinarazi non—, duela bi aste Mallabian izan zen hilketarekin lotuta. Jaime Olañeta (68 urte) hilda azaldu zen hilaren 9an, labankadak zituela, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zioenez.
17:00ak inguruan topatu zuten gizonaren gorpua, mendi bide batean, Osma auzo inguruan. Haren autoa aparkatuta zegoen, eta hilotza bistan zen.
Ertzaintzak ikerketari ekin zion, eta gaur goizean eman du atxiloketaren berri.