Maneiro: «Euskal estatu batek barrea eragiten du, erokeria da»
Independentismoaren aurka mintzatu da Gorka Maneiro UPDko hautagaia. Haren ustez, «euskal estatu independente batek barrea eragiten du, erokeria da». Maneiroren arabera, «drama bat da» abertzaleek «hausturaren alde» egitea, horrek «hondamendi ekonomikoa eta soziala eragingo lukeelako». Abertzale ez direnak «armairutik atera» beharra dutela dio. Haren esanetan, UPDren etorkizuna da «Espainia, Europa eta batasuna». Gipuzkoako aldundiaren hizkuntza politika «erokeriatzat» jo du. Haren iritziz, hartutako erabakiak «hizkuntzaren faxismoa» dira. Era berean, EH Bilduri alderdi «antidemokratikoa» izatea leporatu dio. «Ez ditu oinarrizko arau demokratikoak onartu. Ez da besteen pareko alderdia, legezkoa izan arren».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu