Martxoak 8

Manif Pour Tous eta Fronte Nazionalak Aillet sostengatzera deitu dute

“Adierazpen ausartak” egin dituen elizgizona babestera deitu du homosexualen ezkontzaren kontrako kolektiboak.

Ekhi Erremundegi Beloki.
2016ko martxoaren 7a
07:23
Entzun

Feministak ez dira Martxoaren 8an karrikara jautsiko diren bakarrak. Homosexualei ezkontza eskubidea ematearen kontra sortu zen Manif Pour Tous kolektiboak Aillet apezpikuari babesa ematera joateko dei egin du. PAF, Emazteenganako Bortizkeria Sexisten Kontrako Kolektibo Feminista, EHZ, Planning Familial eta Les Bascos elkartea buru, integrismo katolikoaren kontrako martxa deitua dute bihar, 18:30ean, Espainiako karrikatik apezpiku etxera. Gora emazteen borroka lelopean, Aillet apezpikuak azkenaldian izan dituen adierazpenak salatzea dute xede.

Ohar batean, Manif Pour Tous kolektiboak Aillet apezpikuari sostengua erakustera dei egin du, “bere adierazpen ausartengatik, erregularki hedabideek eta talde batzuek erregularki erasotzen baitute. Jean Michel Irachet Frente Nazionaleko departamenduko buruak ere dei egin die “patriota” guziei, mobilizazioan presente izan daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.