Errausketari ezezko argia eman diote Hiru Mugak Batera plataformak eta Lurra eta Greenpeace talde ekologistek, Altsasun (Nafarroa). Taldeok ez dute nahi errauste planta jartzea, ezta zeregin horretarako Olatzagutiko zementu fabrika erabiltzea ere. Horregatik, manifestaziora deitu dituzte herritarrak, hilaren 24rako.
PSNk iragarri du Nafarroako Gobernuak bertan behera utziko duela errauste planta eraikitzeko proiektua. Ez du argitu deus, ordea, Olatzagutiko zementu fabrikako errauste egitasmoei buruz. Hiru Mugak Batera plataformako Oihane Arrondok salatu du lantegiaren jabe FCCk ez duela inolako urratsik egin proiektua baztertzeko, inguruko udalek atzera egiteko eskatu dioten arren.
Bestalde, Pello Urizar EAko idazkari nagusiak atzo adierazi zuen hondakinen arazoa ez dela politikoa, teknikoa baizik. Zubietako (Gipuzkoa) errauste plantaren aurka agertu zen.
Manifestazio bat eginen dute Altsasun, 24an, errausketaren aurka egiteko
Hiru Mugak Batera plataformak uste du Olatzagutiko zementu fabrika horretarako erabiliko duela FCCk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu