Herriko tabernen jarduna ez da eten, eta, epaia salatzeko ez ezik, horien jarduna bistaratzeko ere, antolatzaileek iragarri bezala, manifestazio "askotarikoa" antolatu dute Donostian. Kulturari eta politikari aterik ez itxi. Herriko tabernak libre eta zabalik lelopean, euripean egin dute ehunka lagunek Gipuzkoa Plaza eta Zuloaga bitarteko bidea.
Pankarta nagusiaren atzetik, hainbat herrietako herriko tabernen izenak zituzten afixak erakutsi dituzte.
Hauek denak daude ixteko arriskuan #herrikoaklibre@berriapic.twitter.com/jvgAKaMBpZ
— Enekoitz Telleria (@EnekoitzTelle) August 8, 2015
Tartean, euskal kulturako pertsonaia ezagunek beren ekitaldia eskaini dute; besteak beste, Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek, Fito Rodriguez idazleak eta Ze Esatek! musika taldeak. Eguraldi makurraren ondorioz, bertan behera utzi dituzte prestatuta zituzten beste hainbat ekitaldi.
Kattalin Miner kazetariak eta Joseva Alvarez auzian auzipetuak irakurri dituzte manifestazioaren amaierako adierazpenak.