Bateragune auzian Espainiako Auzitegi Gorenak eman duen epaiaren aurka protesta egiteko manifestazioa egingo dute gaur Elgoibarren, Arnaldo Otegiren jaioterrian, Arnaldo Askatu herri plataformak deituta. Herriko plaza nagusitik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan. Arnaldo askatu. Politika askatu! eta Euskal Herriak politika egiteko eskubidea leloak izango ditu.
Auzitegi Gorenak eman berri duen epaiak ez duela «inolako zentzurik» esan du herri plataformak, eta bake prozesuari zuzenean egindako «erasoa» dela azpimarratu. Manifestazioarekin bat egin dute Gernikako Akordioa izenpetu zuten alderdi politikoek, sindikatuek eta gizarte eragileek, eta bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
Manifestazioa egingo da gaur Elgoibarren, 'Bateragune auzia' salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu