Batasunaren manifestazioa

Manifestazioaren debekua berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Batasunak bihar arratsalderako Donostian deitu duen manifestazioaren debekua berretsi du gaur EAEko Auzitegi Nagusiak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak manifestazioa debekatu ostean, Batasunak helegitea jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusian. Auzitegi horretako Opor Aretoa bilduta egon da gaur, debekuaren eta helegitearen aurrean zein jarrera hartu erabakitzeko, eta Herrizaingo Sailak jarritako debekua berrestea erabaki du.

2005eko abuztuaren 13a
20:10
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiak fiskalaren argudioak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarenak eta Batasuneko abokatu Jone Gorizelaiarenak entzun ditu gaur. Eta horien arabera erabaki du manifestazioa debekatzea.

Manifestazioan istiluak izan daitezkeela esan du Jaurlaritzaren abokatuak, debekua mantentzzea eskatzeko argudio gisa.

Goirizelaiak, berriz, debekua epez kanpo jarri zutela argudiatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.