Erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa antolatu du EH Bilduk datorren iganderako, Donostian, Kataluniak erabaki, Euskal Herriak erabaki lelopean.
EH Bilduko diputatu Onintza Enbeitak nabarmendu duenez, Kataluniak bezala Euskal Herriak ere badu erabakitzeko eskubidea; nahiz eta horren bideak ez duen zertan lehenengoaren berdina izan, "helburuak berak dira". "Garrantzitsuena ez da nora helduko diren, kataluniarrek hasi duten bidea baizik".
Hala, Enbeitak datorren igandeko martxan parte hartzeko deia egin du: eguerdiko 13:30ean abiatuko da, Bulebarretik.