HONDAKINAK

Mankomunitatearekiko egoera erregularizatzeko eskatu dio San Markok Igeldori

Denis Itxasoren ustez, udalerri izateak "hainbat obligazio" dakartza, "eta obligazio horiek ez dira betetzen ari".

Denis Itxaso. JON URBE, ARP
2013ko abenduaren 30a
17:05
Entzun

Denis Itxaso San Markoko Mankomunitateko presidenteak azaldu duenez, Igeldok urtean 50.000 euro inguru ordaindu beharko lituzke, San Markoko zabortegia zigilatzeko ekarpenaz gain.

Itxasok bi gai argitzeko eskatu die Igeldoko ordezkariei, hala nola gaikako bilketako eta birziklatzeko zerbitzuak kontratatu behar ote dituzten eta mankomunitatean udalerri gisa sartzea aurreikusten ote duten: "Hori argitzea ezinbestekoa da jakiteko Igeldok, Donostiaren zati zen aldetik, jasotzen zituen zerbitzuetatik zein hartuko dituen bere gain, baita zer kontratazio erregimen izango duen eta egoera berriak zer obligazio ekonomiko ekarriko dizkion argitzeko ere".

Era berean, zabortegia behin betiko zigilatzearen gastuak "dagokien neurrian eta proportzioan" beren gain hartzeko eskatu die Itxasok: “Igeldoko zaborrak zabortegi horretan bota dira hainbat urtetan, eta bidezkoa da hango gastuan Donostialdeko bizilagun guztien proportzio berean parte hartzea”

Itxasok azaldu du mankomunitateak gai horren inguruko polemika alde batera utzi eta "toki‑erakunde berriaren obligazioen ordainketa" argitu nahi duela soilik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.