Txirrindularitza

Manolo Saizek Astana-Wurth taldeko zuzendaritza utzi du

Espainiako Guardia Zibilak hasitako Puerto operazioa argitzen den bitartean, Astana-Wurth taldeko zuzendaritzatik alboratzea erabaki du Manolo Saizek. Horrenbestez, taldeko teknikariak arduratuko dira behin-behinean kirol zuzendaritzaz.

2006ko ekainaren 9a
18:25
Entzun
Nazioarteko Txirrindulari Elkarteak, antza, bazuen erabaki honen berri. Taldeko zuzendaritza albo batera uztean gain, UCI Pro Tourreko Kontseiluan dituen karguak behin-behinean utzi ditu Saizen. Gainera, taldeak parte hartzen duen ekitaldietan ez du agerraldi publikorik egingo.

Taldeak jakinarazi duenez, Manolo Saizek "taldearen jarraipena babesteko eta orokorrean txirrindularitzaren onerako" hartu du erabakia. Gainera, Saizek lasaitasunerako mezua bidali die taldeko partaide guztiei, bai txirrindulariei baita teknikariei ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.