Zehazki, urriaren 25eko bileran Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Estatutuberri proposamena onartu izanaren kontra aurkeztu zuen Manos Limpias elkarteak helegitea, eta hitzarmen hori baliogabetzekoeskatu zion EAEko Auzitegi Nagusiari "subiranotasunaren eta bereizketaren ariketa egiazkoa" delako, eta "Euskal Herriaren deskonstituzionalizatzea" dakarrelako.
Manos Limpias taldeak hainbat salaketa jarri ditu azken urteetan Jaurlaritzaren eta alderdi abertzaleen aurka. Espainiako funtzionario publikoen sindikatu gisa aurkezten du bere burua, baina behin baino gehigotan geratu da agerian eskuin muturreko taldeekin loturak dituela. Manos Limpias-ek jarritako salaketen artean sonatuenetako bat 'Prestige' petroliontziak eragindako hondamendiaren kariaz sortutako Nunca Mais plataformari "ustelkeriagatik" ezarritakoa izan zen.
Jaurlaritzaren Estatutu berri proposamena
Manos Limpias elkarteak Ibarretxeren Planaren kontra ezarritako helegitea onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Jaurlaritzaren Estatutu berri proposamenaren aurka Manos Limpias elkarteak aurkeztutako helegitea aintzat hartzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiko Kontentzioso-Administratiboko Salak. Hamar egun eman dizkio tribunalak Jaurlaritzari alegazioak aurkezteko, eta horien arabera, Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak urriaren 25ean harturiko erabakia —hau da, Estatutu berri proposamena ontzat eman eta tramitazioa hastea— baliogabetu edo ez erabakiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu