politika

Manos Limpiasek Balzaren aurkako salaketa ezarri du, ETArekin kolaboratzea egotzita

Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu ohiak ertzainei "ETAren aurka ezer ez egiteko" agintzen ziela dio Manos Limpias sindikatuak.

2009ko ekainaren 15a
19:24
Entzun
Javier Balza Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu ohiaren aurkako salaketa ezarri du Manos Limpias sindikatuak, ETArekin kolaboratzea egotzita. Balzak ertzainei "ETAren aurka ezer ez egiteko" agintzen ziela dio sindikatuak.

Balzaren aurka egindako akusazioak frogatzeko Espainiako telebista kate batzuetan ustez ertzainek egindako deklarazioak aurkeztuko dituela adierazi du sindikatu horrek.

Rodolfo Ares Jaurlaritzako Barne saiburuak eta Ertzaintzako kideek epaiketan lekuko gisara deklaratzeko eskatu du Manos Limpiasek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.