Presoak

Manu Azkarateren gaixotasuna ez dela aske uzteko aitzakia esan du epaileak

Manu Azkarateren abokatuek hura aska dezatela eskatzeko aurkeztutako helegitea atzera bota du Javier Gomez Espainiako Espetxe Zaintzako Auzitegi Zentraleko epaileak, hain zuzen ere, Azkaratek baldintzapeko askatasuneko arauak urratu zituela berretsiz, eta haren gaixotasuna ez dela libre lagatzeko aitzakia argudiatuz. Azkaratek gaixotasun larri eta sendaezina du, odola koagularazten diona. Horregatik eman zioten baldintzapeko askatasuna. Orain gutxi, ordea, Azkarate berriz espetxeratzeko agindu zuen Espetxe Zaintzako Auzitegiak. Erabaki horren kontra manifestazioa antolatu du Etxeratek; larunbatean egingo da, Donostian.

2004ko otsailaren 2a
18:59
Entzun
Bitartean, Azkaratek erietxean jarraitzen du. Izan ere, Martutenen berriro kartzelatu zutenean, gose eta botika greba hasi zuen preso tolosarrak, eta osasun arazoak areagaotu zitzaizkion. Gainera, haren senitartekoek gaur prentsaurrekoan agertu dutenez, pneumonia harrapatu du orain.

Nolanahi ere, zertxobait bizkortzen denean berriro ere Martutenekokartzelara eramango dutela uste dute senitartekoek.

Hori guztia dela eta,Gasteizen, EAE Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarraren atarian,eta Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, bihar elkarretaratze bana egitea erabaki du Etxerat elkarteak. Halaber, Azkarateren askatasuna eskatzeko manifestazioa antolatu du larunbaterako. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Bulebarretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.