Manuel Fragak esana

2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
« Kalea neurea da». Gobernazio ministro zela Euskal Herrian eta Estatuan egiten ari ziren mobilizazio handiei erantzunez.

« Geure amak [Maria Iribarne, Ipar Euskal Herrikoa zen] ederki asko ulertu zuen frantsesa irakatsi behar zigula, ez euskara, euskara hizkuntza hila baita».

« Ikurrina legeztatu baino lehenago, nire hilotzaren gainetik igaro beharko dute».

« Galegista izan daiteke galiziar abertzale izan gabe, abertzale izatea traizioa baita Espainiarekiko eta Konstituzioarekiko»; abertzaletasun oro, espainiarra salbu, gaitzesteko erabili zuen esaldia.

« Gizon handia izan zen XX. mendeko espainiar ordezkari handiena»; Francisco Franco diktadoreari buruz, haren heriotzaren egunean.

« Espainiar eta euskaldun gehienek txalotuko lukete Euskadiko autonomia etetea», Ibarretxe plana-ren aurrean.

« Homosexualitatea anomalia bat da; garai bateko jazarpena gay harrotasun bihurtu izana hutsegite bat are huts handiagoa bihurtzea da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.