eguraldia

Mara-mara mendialdean goizean

400 metrotik gora elurra izan da; kasu, A-15 autobidean. Euskal Herriko errepide sare nagusia zabalik dago. Gaur gauerako elur maila 600 metrora igoko da.

2010eko azaroaren 26a
17:16
Entzun
Negua. Hori iragarria zuten metereologi zentroek, eta halakoa egon da goizean eguraldia. Mendialdean elurra mara-mara izan da, 400en bat metrotik gora behintzat. Dena dela, Euskal Herriko errepide sare nagusia zabalik dago. Horien artean gehien A-15 autobidean egin du elurra, Andoain eta Iruñea artean, baina ez dute itxi.

Araban Opakuan ibilgailuek kateak behar dituzte eta Nafarroan Urkiagan eta Artesiagan; goizean Belaten eta Izaban ere bai.

Arratsaldean eguraldiak atertzeko joera hartuko du. Elur maila 600 metro inguruan kokatuko da gauerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.