Komunikazioa

Marc Aillet apezpikuak Lapurdi Irratitik kanporatu du Peio Ospital

Olivier Drape elizbarrutiko komunikazio arduradunaren arabera, Ospital ez da ongi etorria Lapurdi Irratian.

Peio Ospital, pasa den ekainaren 14an. SYLVAIN SENCRISTO
urtzi urkizu
2014ko uztailaren 24a
08:32
Entzun

Elizbarrutiaren menpe da Lapurdi Irratia. Irrati kristaua da. eta bertan hainbat urtez esatari eta kolaboratzailea izan da Peio Ospital kantaria. Baina jada ez da ongi etorria, Marc Aillet apezpikuak kanporatu egin baitu. Olivier Drape elizbarrutiko komunikazio buruak bidalita, Alexandre Agerre langilea kantariaren etxera joan zen. Lokaleko gakoak itzultzeko errekeritu zion, eta hala egin du kantariak.

Ospitalek argitara eman duen gutun batean adierazi duenez, Drapek leporatu dio deabruan sinesten duela. "Deabrua ikusten du ni bezalako pertsonen ekintzen bitartez", adierazi du Ospitalek. Gutunean esatariak gaineratu du irratira hilean zenbat aldiz joaten zela orain arte, eta "harrituta" hartu du mezulari baten bitartez neurriaren berri eman izana. Ospital irratiko administrazio kontseiluko kidea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.