Gizartea

Marc Aillet izendatu dute Baionako gotzain, Pierre Moleresen ordez

Azaroaren 30ean hartuko du kargua, Baionako katedralean, Moleresek gidatuko duen elizkizunean. 51 urte ditu, eta Frantzia hego-ekialdeko Var departamenduan Frejurs-Toulon elizbarrutiko bikario nagusi izan da azken urteetan. Teologian doktore da Friburgoko Unibertsitatetik, eta Teologia Moraleko irakasle izana da.

Marc Aillet izendatu dute Baionako gotzain, Pierre
2008ko urriaren 15a
13:22
Entzun
Marc Aillet izendatu du Benedikto XVI.a aita santuak Baionako gotzain 22 urtez kargu hori bete duen Pierre Moleresen ordez. Izan ere, adinagatik erretiroa hartzen du Moleresek.

Ailletek 51 urte ditu. Bahreinen jaio zen 1957an, aita Frantziako armadako militarra zuelako. Ama berriz, bretainiarra. 1981ean apaiztu zen, 31 urterekin, eta Var departamenduko Frejurs-Toulon elizbarrutiko bikario nagusi izan da azken urteetan.

Friburgoko Unibertsitatean (Alemania) egin zuen doktoradutza Teologian, eta Teologia Moraleko irakasle izana da Frejursko apaiztegian.

Ipar Euskal Herriko hainbat apaizek ez dute gustura hartu Ailleten izendapena, besteak beste, euskaraz ez dakielako. Halaber, Benedikto XVI.ak bultzatzen duen latinezko mezen joeraren aldekoa litzateke.

Azaroaren 30ean izendatuko dute gotzain, 15:30ean, Baionako katedralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.