Mehatxuen tonuan pauso bat harago joan da Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroa. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako PPko Alacanteko zerrendaburu da Margallo, eta bertako hautagaiekin ekitaldi bat egin du.
Bertan ziurtatu du Espainiako Gobernuak "edozein bitarteko" erabiliko duela "Espainiaren batasunaren haustura saihesteko". Gaineratu du "jokaleku bakarra" baztertzen duela Katalunian: "Separatistek Espainiaren batasuna apurtzea".