Francisco Etxeberria auzitegi medikuak eta Mari Carmen Gallastegi ekonomialari eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak irabazi dute aurtengo Eusko Ikaskuntza saria, Iñaki Dorronsoro epaimahaiko presidenteak gaur jakinarazi duenez.
Etxeberriak auzitegi mediku gisara eta ikerketan eginiko lana saritu du Eusko Ikaskuntzak. Gallastegiren inguruan, berriz, eta Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketaren alorrean eginiko lana eta "euskal erakundeekiko konpromisoa" nabarmendu du epaimahaiak.
1995ean sortu zuten saria. Irabazleek banatu egin beharko dute saria, 10.000na euro, eta bigarren aldia da pertsona bati baino gehiagori ematen diotena; 1998an, Jesus Altuna eta Juan Plazaola saritu zituzten.