Politika

Maria San Gilek egingo du PPren batzarrerako ponentzia politikoa

Soraya Saenz de Santamaria izango da PPko bozeramailea Espainiako Kongresuan, eta Pio Garcia Escudero Senatukoa.

2008ko martxoaren 31
13:20
Entzun
Ekainaren 20tik 22ra bitartean egingo du PPk bere XVI. batzarra, Valentzian (Herrialde Katalanak), eta Mariano Raxoi alderdiko presidenteak ponentzia politikoa egiteko ardura Maria San Gil EAEko PPko lehendakariari eman dio. Jose Manuel Soriak eta Alicia Sanchez Camachok lagunguko diote San Gili lan horretan.

Raxoik iragarria du PPko presidente izaten segitzeko hautagaitza aurkeztuko duela batzar horretan, eta lan talde berria osatu nahi duela.

Bestetik, Soraya Saenz de Santamaria izango da PPko bozeramailea Espainiako Kongresuan, gaur Raxoik jakinarazi duenez. Senatukoa, Pio Garcia Escudero, aurreko legealdian bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.