Nafarroako Gobernua

Maria Solana izango da Nafarroako Gobernuko bozeramaile berria

Geroa Baiko legebiltzarkidea eta kazetaria da Solana. Ollok jarraituko du Harreman Instituzionaletarako kontseilari karguan.

Maria Solana izango da aurrerantzean Nafarroako Gobernuko bozeramailea. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko irailaren 7a
08:27
Entzun

Orain arte Ana Ollorena zen arduretako bat hartuko du bere gain Maria Solana kazetari eta Geroa Baiko legebiltzarkideak. Izan ere, komunikazioa hobetu nahi du Uxue Barkosen gobernuak, eta helburu horrekin gobernuko eledun izendatu du Solana. Ollok, berriz, Harreman Instituzionaletarako kontseilari izaten jarrraituko du.

Bozeramaile lana bere gain hartuko duen arren, Solanak ez du kontseilari kargurik izango. Aldiz, egitura administratiboaren barruan zuzendari nagusia izango da bera. Gobernua osatzen duten gainontzeko alderdiek atzo izan zuten izendatzearen berri, eta guztiek eman diote onespena.

EAJko kidea da Solana, eta, kazetaritza ikasi ostean, alderdiko prentsa arduradun lanetan ibili da hainbat urtez. Iaz, berriz, Geroa Baiko zerrendetan aurkeztu zen, eta legebiltzarkide aukeratua izan zen.

Aldaketa gehiago

Bozeramailearena ez da izango, ordea, Nafarroako Gobernuko aldaketa bakarra. Barkosek iragarri zuen abuztu bukaeran kargutik kenduko zituztela Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariaren bi albokoak, Estebe Petrizan Hezkuntzako zuzendari nagusia eta Juan Ramon Elorz Unibertsitateetako eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendaria. Haien ordezkoak aukeratuta daude jadanik. Departamentuko beste bi arduradun izango dira: Roberto Perez eta Nekane Oroz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.