indarkeria matxista

Maria Vicenta Lopez Alonso

Basauri, 2004ko abenduaren 12a.

2004ko abenduaren 12a
05:00
Entzun

Bezperan ama hil zitzaion Marivi Lopez Alonsori. Larunbata zen. Ez zela tanatoriora agertzen ikusita, deitu egin zion alabetako batek —hiru seme-alaba zituen—. Baina amak ez zion telefonoa hartu. Ordurako hilda zegoen Lopez, bere etxean, Basaurin (Bizkai). Poliziak etxera joan zitzaizkion, eta han aurkitu zuten emakumearen gorpua; 54 urte zituen. 2004ko abenduak 12 zituen.

Etxean Lopezen senarra ere aurkitu zuten. Eskuturretan zauri arrastoak zituen. Ertzainek ondorioztatu zuten gizonak emaztea hil zuela, eta gero bere buruaz beste egiten saiatu zela, zainak ebakita. Ospitalera eraman zuten gizona, atxilotuta; 60 urte zituen orduan.

Andreak indarkeria zantzuak zituen gorputzean, eta labana batez hil zutela ikusi zuten poliziek. 13:40 aldera joan ziren poliziak etxera, eta orduan sumatu zuten zer gertatu zen, baina hilketa, gutxi gorabehera, goizeko zortziak aldera gertatu zela ebatzi zuten.

Garbitzailea zen Lopez. Senarra, berriz, Firestoneko langile izandakoa zen, erretiroa hartua zegoena ordurako. Bikotea bereizteko tramiteak hasiak zituzten, baina, gerora zabaldu zenez, emakumeak «beste aukera bat» eman zion gizonari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.