Hilketa

Maria Villarren hilketarekin lotuta pertsona bat atxilotu dute Mexikon

Santiago Tianguistenco herrian agertu zen Maria Villar getxoztarraren gorpua irailaren 15ean.

2016ko irailaren 30a
14:49
Entzun

Mexikoko Polizia Federalak gizonezko bat atxilotu du, Maria Villarren bahiketan eta hilketan zerikusia izan zuelakoan. Getxoztarra joan den irailaren 13an bahitu zuten Mexiko hiriko Santa Fe barrrutian, eta bi egun geroago agertu zen haren gorpua Santiago Tianguistenco herrian, erreka bazter batean.

Komunikabideek eman dute atxiloketaren berri, iturri ofizialak aipatuz. Dena den, Poliziak berak ez du zehaztu non eta noiz atzeman duten ustezko erasotzailea. 

Santa Fe hirian ikusi zuten azkeneko aldiz Villar, hilaren 13an, IBMren bulegoaren atarian —han egiten zuen lan—. Hurrengo egunean bahitzaileek diru kopuru bat eskatu zioten familiari, eta azken honek ordaindu egin zuen. Poliziari gertatzen ari zenaren berri eman zion familiak, hilaren 15ean, eta egun horretan bertan agertu zen gorpua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.