Mariano Herrero izendatu dute Nafarroako udal eta kontzejuen elkarteko buru

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Monteagudoko alkate Mariano Herrero (UPN) izendatu dute Nafarroako udal eta kontzejuen elkarteko presidente. Ezohiko bilera egin zuten atzo, elkarteko buru berria hautatzeko. Bost hautagai aurkeztu ziren, baina lehen itzulian inork ez zuen gehiengo osorik lortu. Bigarren itzulian, aldiz, Herrero nagusitu zen. Bigarren geratu zen Berriobeitiko alkate Jose Mari Irisarri (Independentea), eta hirugarren Gregorio Galilea Vianakoa (PSN). Irisarri elkarteko lehen lehendakariordea izango da; Galilea, berriz, bigarren lehendakariordea. Udalen finantzaketa izango da Herreroren lehentasuna: «Baliabideak optimizatu behar ditugu, eta bizi diren herrian bizi direla ere nafar guztiek zerbitzu berak izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.