Haserre aurpegiarekin, eta eskua aurrean duela. Horrela ageri da Marijaia Bilboko Udalak eraso sexisten aurkako kanpainarako prestatutako irudian. Ez beti da ez leloak osatzen du kartela.
Bilboko Udalak mezu "argia" zabaldu nahi du horrela, Marijaia Aste Nagusiaren "ikur garrantzitsuenetakoa" dela baliatuz: "Jai libreak eta berdintasunezkoak izateko, behar-beharrezkoa da errespetua".
Bilboko Udalaren Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Jaietako Sailak prentsaurreko batean aurkeztuko ditu abuztuaren 18an Aste Nagusian gauzatuko dituen ekintzak, baita eraso sexistaren bat jasaten duten emakumeen esku jarriko dituen baliabideak ere.