Marimertxe Alcocer Getxoko emakumearen abokatuak helegitea jarri zion haren tortura salaketa iaz atzera bota zuen erabakiari; Madrilgo Auzitegiak orain ontzat jo du eskaera, eta torturarik izan zen jakiteko ikerketa hasteko agindu du.
Madrilgo Auzitegiak berak iazko ekainean artxibatu egin zuen Alcocerren tortura salaketa, eta irailean abokatuaren helegitea atzera bota zuen. Apelazio helegitea sartu zuen orduan abokatuak.
2008an atxilotu zuten Alcocer, ETArekin zerikusia zuelakoan. Guardia zibilen eskuetan torturak jaso izana salatu zuen.
Sarritan gertatzen ez den arren, Guardia Zibilaren Madrilgo kuartelean hura artatu zuen auzi medikuak txostenean jaso zituen emakumeari ikusi zizkion markak, ubeldurak eta "izua". Idatzita utzi zuen ubeldurak "kolpe eta ostikadek" eragindakoak izan zirela, atxilotuak "tratu txarrak" jaso zituela eta "bortxaketa eta heriotza mehatxuak" izan zituela. Madrilgo Auzitegiaren arabera, "dudarik gabe, auzi medikuaren txostena da salaketa sartu duen lagunaren froga nagusia".
Hiru hilabete eta erdian izan zuten preso, eta 18.000 euroko bermea ordainduta askatu zuten.
tortura
Marimertxe Alcocerren tortura salaketa ikertzeko agindu du Madrilgo Auzitegiak
Auzi medikuaren txostenak Guardia Zibilak hari "kolpeak, ostikadak, tratu txarrak eta bortxaketa eta heriotza mehatxuak" eragin zizkiola idatzi zuen arren, auzitegiak artxibatu egin zuen salaketa iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu