Agi denez, atzo portutik ateratzen ari zen itsasontzi baten helizeen indarrak irtenarazi zuen urazalera marinel gaztearen gorpua, eta portuko langileek moiletako batetik hurbil atzeman zuten.
Abenduaren 14an Bilbon behar zuen senide baten berririk ez zutela salatu zuen Ukrainako familia batek, eta harrezkero haren bila zebilen Ertzaintza. Polizia horrek ziurtzat eman du atzo agertutako gorpua marinel horrena dela. Heriotzaren nondik norakoak ari dira orain ikertzen.
Ezbeharra
Marinel ukrainiar baten gorpua agertu da Bilboko portuan
Gizonezko gazte baten gorpua agertu zen atzo Bilboko portuko uretan, oso hondatuta. Ertzaintzak egin dituen ikerketen arabera, duela hogei bat egun Bilboko portura sartu zen Ukrainako itsasontzi bateko marinel batena da hilotza. Abenduaren 14an gizonezko hori desagertuta zegoela salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu