Heriotza

Mario Salegi hil da

Mario Salegi (Donostia, 1918) idazle, kazetari, Eusko Gudarosteko gudari eta frankismoaren aurkako erresistentziako kidea hil da, New Yorken, 86 urterekin. Denbora dezentez gaixo egon ondoren zendu da, ametsa bete gabe: Euskal Herrira behin betiko itzultzea. 1941ean New Yorkera heldu zenetik AEBak izan ditu bizileku nagusi, baina Euskal Herrira itzultzeko erabakia hartua zuen. Heriotzak galarazi dio.

2005eko apirilaren 22a
17:38
Entzun
Gorabehera asko eta handiak bizi izan ditu Salegik, baina gehienak ardatz baten ingurukoak: Euskal Herriarekiko eta ezkerrarekiko engaiamendua.

Militante komunista eta Jagi-Jagimugimenduko kidea gaztaroan, Eusko Gudarostean gudari 1936ko gerran, erresistentzian aritua frankismoaren lehen urteetan, AEBetako Itsas Armadan soldadu II. Mundu Gerraren bukaeran, kazetaria hainbat egunkari eta aldizkaritan, argitaletxe baten sortzailea, idazlea, eta, batez ere, euskal herritarren New Yorkeko enbaxadorea, hara joandako hamaika euskal herritarri Manhattango etxeko ateak zabaldu baitzizkien.

Salegik berak bi liburu idatzi zituen: Morir en Irun (1980) eta Operación Carlomagno (1988); Iñaki Egaña historialarekin, berriz, FBIk eta CIAk Euskal Herriari buruz egindako agiri hautatuak bildu zituen beste batean: Expediente vasco. CIA y FBI en Euskal Herria (2003).

Euskal Herriarekiko lotura eta konpromisoa bizi-bizi izan zituen beti. 2003ko otsailaren 20an, Egunkaria itxi zutenean, Miriam Nurnberg emazteak eta biek antlatu zuten Nazio Batuen Erakundearen aurreko elkarretaratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.