Euskal Herriko I. Gizarte Foroa

Mario Zubiaga: "Euskal eragile sozialei lekua ematea da foro honen erronkarik nagusia"

Gaur arratsaldeko 17:00etan abiatu da Gasteizen Euskal Herriko I. Gizarte Foroa "Neoliberalismoa munduan eta Euskal Herrian" leloa duen konferentziarekin. Antolatzaileen arabera, 600 lagun inguruk eman dute izena Foroan eta 50 gizarte mugimenduk parte hartuko dute. Mario Zubiaga EHUko irakasleak parte hartuko du hitzaldi horretan, eta haren arabera, sakabanatuta dauden eragile sozialak, ekimen sozialak eta sentsibilitateak elkarrekin jartzea lortu nahi da ekimen honekin.

2003ko ekainaren 27a
20:25
Entzun
Azken urteetan gero eta gehiago dira mundu mailan antolatzen ari den Gizarte Foroak. Gaur Euskal Herriari egokitu zaio txanda, eta asteburu guztian zehar hainbat gizarte eragileren eztabadaigune bilakatu da Gasteizen abiatu den Foroa."Iritzi publiko kritiko bat sortzea eta gizarte zibil aktibo eragile bat bideratzea izan da egin diren Mundu mailako Foroen helburua, eta egoki ikusten zen Euskal Herriko gizarte eragileekin gauza bera egitea", adierazi dio Mario Zubiagak 'Berria.info'-ri.

Gasteizko bilgunea ideiak trukatzeko, harremanetarako eta eztabaidarako gune bat dela azpimarratu du Zubiagak, "bertako gaien eta arazoen inguruan hitz egin, eta bertatik sortzen diren ideiak eta proposamenak mundu mailako Foroetara bertaratzeko". Gasteizen sentsibilitate sozial eta politiko guztietako ordekariak bildu direla nabarmendu du EHUko irakasleak, sindikatuetatik hasi eta gazte elkarteetaraino. Bere ustez, eragileei lekua ematea lortu da, eta orain zehaztu beharrekoa "eraginaren tokia" dela adierazi du.

Globalizazio prozesuak Euskal Herrian nola eragiten duen aztertuko du Zubiagak, bai euskal nortasunaren arloan, bai askatasunen arloan eta baita berdintasunaren arloan ere. "Hor sortzen diren hiru kezka gune horien aurrean sistema neoliberalak erantzun batzuk ditu, niri irtzirako ihesbideak direnak, eta horien aurrean ihesbideak ez, baizik eta soluziobideak behar ditugu, eta horiek burura eramateko gai garela uste dut", azpimarratu du Zubiagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.