EAJ

Markel Olanok dio "denek" jo behar dutela bukatutzat Jauregiren auzia

Gaur bukatuko da EAJren Gipuzkoako afiliatuen artean ahaldun nagusi izateko hautagaiak proposatzeko epea. Hain zuzen, GBBk Olano bera proposatua du, Jauregiren partez.

2007ko martxoaren 9a
17:24
Entzun
EAJk "bi batzar garrantzitsu" egin ditu Jon Jauregiren auziari buruz, auzia "itxitzat" eman zuen otsailaren 24an eta erabaki hori errespetatzeko eskatu du gaur Markel Olano jeltzaleak Euskadi Irratiko tertuli politikoan. "EAJko kide denek errespetatu behar dute".

Hain zuzen, EAJren GBBk Olano bera proposatu du Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai, Jauregiren partez. Gaur bukatuko da herrialdeko afiliatuen artean proposamenak egiteko epea, eta hurrengo asteetan herri batzarretan bozketak egingo dituzte. Gipuzkoako batzarrak emango dio bukaera hautaketa prozesuari.

EAJren GBBk hasieran Jauregi hautatu zuen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai, baina ondoren Espainiako Ser irrati kateak esan zuen Jauregik sei etxebizitza dituela eta horietatik bi ez dituela Foru Aldundiaren aurrean deklaratu. EAJ barruan iskanbila sortu du horrek. Jauregik berak aste honetan Foru Aldundiaren kontra parte sartu du, bere datu pribatuak zabaldu dituelakoan. Fiskalak atzo artxibatu egin zuen salaketa.

Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidenteak aste honetan esan du "oinarririk ez" zegoela Jauregik parte sartzeko, baina Olano ez da "polemiketan" sartuko. GBBren hautagai berriak "erabateko konfiantza" dauka Jauregiren errugabetasunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.