Markel Ormazabal euskal presoa askatu egin dute Ocañako kartzelan (Espainia). Sei urteko espetxe zigorra bete ondoren geratu da aske. Jarrai, Haika eta Segren kontrako auzian zigortu zuten Ormazabal, hainbat gazterekin batera, 2007an. Bilboko Esperantza frontoian atxilotu zuen Ertzaintzak.
Ormazabali harrera egin diote Juventudes Castellanas gazte erakundeak Madrilen duen lokalean. Han adierazi duenez, espetxe barruko egoerak okerrera egin du azken urtean, eta hazi egin da tentsioa. Halaber, euskal presoen eskubideen aldeko Bilboko manifestazioa oso garrantzitsua dela nabarmendu du, baina urteroko zitaren ordez urte osoko lana bihurtu behar dela esan du.