Komunikazioa

Markos Goikoleak irabazi du Euspot iragarki laburren lehiaketa

Markos Goikolea iruindarrak eskuratu du Euspot iragarki laburren lehiaketako lehen saria, 'Bakoitzak berea. Sarean euskaraz' lanari esker. Mila euroko saria irabazi du. Aurten, parte hartzea nabarmen handitu da eta kalitateak gora egin, antolatzaileek adierazi dutenez. Bideoa: 'Bakoitzak berea. Sarean euskaraz' iragarki irabazlea   [Youtube]http://youtu.be/ccoqvo6rPmk[/Youtube]

Adrian Garcia.
2013ko apirilaren 16a
20:39
Entzun

Euspot euskarazko iragarki laburren lehiaketako sariak banatu berri dituzte  Aretxabaletan (Gipuzkoa). Markos Goikolea iruindarrak eskuratu du lehenengo saria, Bakoitzak berea. Sarean euskaraz lanari esker.1.000 euroko saria irabazi du Goikoleak.

Bestetik, publikoaren saria Aitor Abaroa lekeitiarrak irabazi du, Ixi Boards izeneko iragarkiarekin. www.euspot.eu webgunean bozkatu ahal izan dute lanik onena bost egunez. Guztira, 1.307 boz jaso dituzte, eta horietatik 373 garailearentzat izan dira. Bostehun euroko saria irabazi du Abaroak.

Mondragon Unibertsitateko ikasleen spot-ik onena, berriz, Amaia Urteaga beasaindarrak irabazi du. Euskara sarean #datsegit iragarki laburra ekoitzi du Urteagak, eta 500 euroko saria jaso du. Hemezortzi urtez azpiko lehiakiderik ez da aurkeztu, eta beraz, laugarren saria hutsik geratu da.

Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Elkarteak iaz antolatu zuten estreinakoz euskarazko spot lehiaketa.  Iazkoarekin alderatuz asko handitu da parte hartzea; dozena bat lan aurkeztu zituzten iaz, eta aurten, berriz, 22 lagunek parte hartu dute. Euskarazko sormena bultzatzeko eta hizkuntzaren erabilera arlo guztietara zabaltzeko helburuarekin sortu zuten Euspot.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.